Sin categoría

ELKARGI AEFAME ENCUENTRO EMPRESA FAMILIAR 1

Aefame Elkargik antolatutako Familia Enpresari buruzko 3. Topaketan parte hartu du

Elkargik antolatutako Familia Enpresari buruzko 3. Topaketan parte hartu zuen Aefame-k. Jardunaldi horretan 40 enpresa baino gehiago bildu ziren, familia-enpresak gaur egun dituen erronka nagusietako batzuei buruz hausnartzeko: jarraipena, gobernantza eta ziurgabetasun-testuinguruetan erabakiak hartzea. Aefame-ko zuzendari Gaizka Zulaikak eta Deusto Business School-eko Enpresa Familiarra Katedrako zuzendari Cristina Aragón Amonarrizek parte hartu zuten saioan. Biek nabarmendu zuten gobernantzaren garrantzia, balio partekatuak eta ikuspegi komun bat, familia-enpresen epe luzerako jarraipena bermatzeko funtsezko elementuak baitira. Topaketa Lander Arteche Elkargiko presidenteak inauguratu zuen, eta jardunaldian zehar familia-enpresa baten benetako esperientziak ere partekatu ziren Fermín Larrayoz Lacarra Altradiko CEOaren eta Rubén Arrieta Etxeberria Talleres Arrietako CEOaren eskutik, Mikel Alberdi Arambarri Elkargiko Familia Enpresako arduradunak moderatutako solasaldian. Hizlariek gogoeta egin zuten beren erakundeetan bizi izandako une erabakigarri batzuei buruz eta egoera konplexuetan erabakiak hartzea gidatu zuten irizpideei buruz, eta balioa eman zioten familia-enpresaren egokitze-gaitasunari eta epe luzerako ikuspegiari. Jardunaldia Unai Andueza Iraetak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak, itxi zuen, eta familia-enpresen zeregina eta lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialari egiten dioten ekarpena nabarmendu zituen.

Aefame Elkargik antolatutako Familia Enpresari buruzko 3. Topaketan parte hartu du Read More »

Renovacion acuerdo patrocinio Aefame EY

Aefame-k eta EY-k lankidetza hitzarmena berritu dute

Aefame-k eta EY-k lankidetza-hitzarmena berritu dute beste urte batez, denboran zehar sendotu den eta familia-enpresari balioa ematea helburu duen harremanari jarraipena emanez. Hitzarmen horri esker, ekimen bateratuak garatzen jarraitu ahal izango da, familia enpresarien artean ezagutza sortzeko eta esperientziak trukatzeko. Esparru horretan, Aefame-rekin lankidetzan jardunaldiak antolatzen jarraituko da, familia-enpresari eragiten dioten erronka nagusiei modu praktikoan heltzeko diseinatutako topaketak, gobernantzatik hasi eta ondarearen kudeaketaraino edo belaunaldien jarraipeneraino. Era berean, EYk Aefame eta Kimuaren urteroko batzarren babesle izaten jarraituko du. Bi batzar horiek familia-enpresak biltzen dituzte konfiantzazko ingurune batean, eta kideen arteko elkarrizketa eta konexioa bultzatzen dute. EYrekin lankidetzan aritzeak aukera ematen dio Aefame-ri bere jarduera indartzeko eta gune erabilgarriak sustatzen jarraitzeko, familia enpresarien errealitatetik hurbil daudenak eta haien egungo beharrekin bat datozenak. Aefame-k oso positibotzat jotzen du EY-ren laguntza izaten jarraitzea, eta eskerrak ematen dizkiogu beste urte batez erakutsi duen konfiantza eta konpromisoagatik.

Aefame-k eta EY-k lankidetza hitzarmena berritu dute Read More »

Gorlan Group empresa familiar en las aulas

“Familia Enpresa Ikasgeletan” ekimenaren saio berria Maristak Durangoko ikasleekin batera

Atzo “Familia Enpresa Ikasgeletan” programaren saio berri bat ospatu genuen Maristak Durangorekin. Ekimenaren helburua da ikasleei familia enpresaren errealitatea, balioak eta erronka nagusiak hurbiltzea, hezkuntza arloaren eta enpresa sarearen arteko lotura indartuz. Oraingo honetan, Zornotzako Gorlan Taldearen jarduera gertutik ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek, eta bertatik bertara ezagutu zuten haren ibilbidea eta behe-tentsioko sare elektrikoa babesteko eta monitorizatzeko osagaien fabrikazioan duen espazializazioa. Jardunaldian, Plastibor, Pronutec eta Merytronic-eko instalazioak bisitatu ziren, eta ikasleek bertatik bertara ikusi ahal izan zuten nola konbinatzen diren berrikuntza, inbertsio teknologikoa eta familia-kultura enpresa-proiektu industrial baten kudeaketan eta bilakaeran. Gorlanen izenean, María Gómez Ormazabal marketineko eta jasangarritasun korporatiboko zuzendariak eta Ohiane Olmo Arcos giza kapitalaren zuzendari korporatiboak hartu zuten parte. Talentuaren kudeaketari, jasangarritasunari eta pertsonek erakundean duten zeregin estrategikoari buruzko esperientzia eta ikuspegia azaldu zizkieten ikasleei. Ekimen hau oso esperientzia aberasgarria da, familia-enpresa eta belaunaldi berriak lotzen jarraitzeko aukera ematen baitigu, bokazioak sustatuz eta enpresa-sarea ikasgeletara hurbilduz.

“Familia Enpresa Ikasgeletan” ekimenaren saio berria Maristak Durangoko ikasleekin batera Read More »

Scroll to Top