“Familia Enpresa Ikasgeletan” ekimenaren saio berria Maristak Durangoko ikasleekin batera

Atzo “Familia Enpresa Ikasgeletan” programaren saio berri bat ospatu genuen Maristak Durangorekin. Ekimenaren helburua da ikasleei familia enpresaren errealitatea, balioak eta erronka nagusiak hurbiltzea, hezkuntza arloaren eta enpresa sarearen arteko lotura indartuz.

Oraingo honetan, Zornotzako Gorlan Taldearen jarduera gertutik ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek, eta bertatik bertara ezagutu zuten haren ibilbidea eta behe-tentsioko sare elektrikoa babesteko eta monitorizatzeko osagaien fabrikazioan duen espazializazioa.

Jardunaldian, Plastibor, Pronutec eta Merytronic-eko instalazioak bisitatu ziren, eta ikasleek bertatik bertara ikusi ahal izan zuten nola konbinatzen diren berrikuntza, inbertsio teknologikoa eta familia-kultura enpresa-proiektu industrial baten kudeaketan eta bilakaeran.

Gorlanen izenean, María Gómez Ormazabal marketineko eta jasangarritasun korporatiboko zuzendariak eta Ohiane Olmo Arcos giza kapitalaren zuzendari korporatiboak hartu zuten parte. Talentuaren kudeaketari, jasangarritasunari eta pertsonek erakundean duten zeregin estrategikoari buruzko esperientzia eta ikuspegia azaldu zizkieten ikasleei.

Ekimen hau oso esperientzia aberasgarria da, familia-enpresa eta belaunaldi berriak lotzen jarraitzeko aukera ematen baitigu, bokazioak sustatuz eta enpresa-sarea ikasgeletara hurbilduz.

Scroll to Top